Egunkari (testu pertsonala)

Artikulu hau testu pertsonalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egunkari (argipena)».
Egunkariak eskuz eta kaiera batean idatzi ohi dira, baina egun testu-prozesadoreak eta blogak ere erabiltzen dira horretarako. Irudian, kaiera batean idatzitako egunkaria.

Egunkaria edo egunerokoa pertsona batek bere bizipenak eta pentsamenduak modu zatikatuan, bereziki egunez egun, idazten duen testuen bilduma da, maiz kaiera batean bilduak. Literatura generoa ere bada, gehienetan autobiografia motakoa. Badira literatura klasiko bilakatu diren egunkariak, hala nola Anne Franken egunkaria, edo egunkari itxura duten eta klasiko bihurtu diren eleberriak, hala nola Leturiaren egunkari ezkutua, Altxor uhartea, Robinson Crusoe...


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne