Eguzki antzeko

Astronomian, eguzki antzeko, fotometrikoki gure eguzkiaren antzeko izarrei deritze, honako ezaugarri hauek dituztenak:

  • Gure eguzkiarena baino ± 500 Keko tenperatura (gutxi gora-behera 5200 eta 6330 kelvin artean).
  • Gure eguzkiarenaren %50 eta %200 arteko metaltasuna, izarraren disko protoplanetarioak planetak eratzeko antzeko hauts kopurua izan behar zuela esan nahi duena.
  • Gertuko izar kiderik gabea (hamar egun edo gutxiagoko orbita periodoa), izar laguntzaileak izar aktibitatea bultzatzen bait du.

Gure eguzkiarenaren are antzekoago ezaugarriak dituzten izarrei eguzki biki deritze. Eguzki antzekoen azterketa funtsezkoa da eguzkiaren ezaugarriak hobeto ulertzeko beste izar batzuekiko eta bizigarritasun planetarioarekiko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne