Eguzki-lore luze

Eguzki-lore luze
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCynareae
GeneroaCarlina (en) Itzuli
Espeziea Carlina acaulis
Linnaeus, 1753

Eguzki-lore luzea (Carlina acaulis) landare loredunen espezie botaniko bat da, Asteraceae familiako Carlina generoko belarkara. Europa iparraldean eta erdialdean aurkitzen da, Iberiar penintsulari dagokionez Kantauri itsasertzeko probintzietan eta Piriniotan soilik.

Euskal Herriko mitologian sinbolo garrantzitsu eta ezaguna da, eta etxeak babesteko atarietan jartzeko ohitura dago. Astalarra, basalarra edo kardalora izenak ere baditu[1]. Eguzki-lore laburrari (Carlina acanthifolia) ere eguzki-lore esaten zaio.[1]

  1. a b «Bizi-baratzea - Eguzki-lore meteorologoa» Bizi-baratzea (Noiz kontsultatua: 2025-03-01).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne