Eguzkiaren errepresentazioa diren jainko eta jainkosak erlijio paganoekin lotu izan diren arren, errealitatean oso erlijio gutxik izan dituzte eguzkia, bere horretan, errepresentatzen dituzten jainko edo jainkosak. Zehazki; Egiptoko erlijioa, Erdialdeko Amerikakoa eta Indo-Europarra bakarrik kontsideratzen dira eguzkian oinarritutako erlijioak [1].
Hala ere, eguzkiaren Jainko eta Jainkosak eguzkia edo eguzkiaren ezaugarriren bat irudikatzen duten izateak direla ulertzen da. Orokorrean eguzkiari lotutako indarra eta ahalmenaren irudi izaten dira[2][3]. Historian zehar aurkitu izan diren sinesmen multzo gehienetan agertzen da eguzkiaren irudikapena, nahiz eta, zenbait ezaugarri eta izena aldatzen diren kultura batetik bestera.