Eid al-Fitr | |
---|---|
Jaialdia Marokon. | |
Izen ofiziala | Eid al-Fitr |
Esanahia | Baraua etetearen jaialdia |
Data | |
Data | 2 Shawwal (en) |
Ospakizunak | Otoitzak, karitatea |
Harremanak | Eid al-Adha (70 egun aurrerago) |
Eid al-Fitr (arabieraz: عيد الفطر, ʻĪd al-Fiṭr, ʕiːd al fitˤr) ahoskatua;[1] euskaraz: «Baraua etetearen jaialdia») musulmanen jai nagusia da, Ramadan hilaren barauaren (ṣawm) amaiera ospatzen duena. Shawwal hilaren 1. egunean ospatzen dute. Jaialdian salat (otoitz) berezia egiten dute areto edo landa handi batean.