Ekialdeko Pakistan (bengaleraz: পূর্ব পাকিস্তান, Purbo Pakistan; urduz: مشرقی پاکستان, Mashriqī Pākistān) 1955 eta 1971 artean existitu zen Pakistango probintzia bat izan zen. Ekialdeko Pakistan 1947an India britainiarra izan zen plebiszitu batek sortu zuen Bengalako probintziatik abiatuta. Ekialdeko Bengalak Pakistanekin bat egin eta Ekialdeko Bengala izeneko Pakistango probintzia bihurtzea erabaki zuen. 1955ean Ekialdeko Bengalari Ekialdeko Pakistan izena eman zioten, eta, geroago, 1971n -Bangladeshko Askapen Gerra odoltsuaren ondoren- nazio independente bihurtu zen, Bangladesh izenarekin ezagutzen dena.