El Argar | |
---|---|
El Argar. Hil hatua. | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Almeríako probintzia |
Udalerria | Antas |
Koordenatuak | 37°15′N 1°55′W / 37.25°N 1.92°W |
Historia | |
Garaia | K. a. III. milurtekoa |
Uztea | K. a. II. milurtekoaren erdialdean |
Kultura | Erromatarrak |
Indusketa | |
Indusketa datak | XIX. mendearen amaiera |
Zuzendariak | Enrique eta Luis Siret |
elargar.com |
El Argar Espainiako Almeríako probintziako Antas udalerrian dagoen aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat da. Mendebaldean malda malkartsuak dituen goi-ordoki baten gainean altxatzen da, 35 metro Antas ibaiaren gainetik, eta magal leunagoak gainontzean, hauen zati batera ere iritsiz. El Argar eta La Gerundia eremu arkeologikoaren zati da, argartar kulturari izena ematen dion iberiar hego-ekialdeko Brontze Aroko historiaurreko herri bat osatuz.
Hasieran Enrique eta Luis Siret anaiek induskatu zuten, euren emaitzak gaztelaniaz Las primeras edades del metal en el sudeste de España izenburuarekin argitaratuz 1890ean. Honetan eta antzeko beste aztarnategi batzuetan bildutako materialek kultura multzo hau ezberdintzeko oinarrizko korpusa oatu zuten, behin eta berriz B. Blance eta H. Schubart bezalako ikerlariek aztertuak izan zirelarik.
Kultura honen garapen ikusgarriak bere induskatzaileei aurreko faseekin inongo zerikusirik ez zuela pentsarazi zien, euren jatorria mediterranear eraginetan bilatuz. Baina gaur egun aurreko Los Millares garaiarekin jarraipen argia dagoela ezagutzen da.