El Carmel | |
---|---|
Horta-Guinardó, Bartzelona | |
![]() Turó del Carmel muinoa (atzealdean), Creueta del Coll parketik ikusita. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Hiria | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°25′06″N 2°09′16″E / 41.418336111111°N 2.1544361111111°E |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 31.355 biz (2016) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 0,942 km² |
Postakodea | 08032 |
Webgunea | El Carmel |
El Carmel, Kataluniako Bartzelona hiriko Horta-Guinardó barrutian dagoen auzo bat da, hain zuzen ere hiriaren goialdean kokatua dago, Collserola mendilerroan dagoen izen bereko Turó del Carmel muinoan. Orografia menditsua du, gora-behera handiekin, honek auzoko kale ugari aldapatsuak izatea dakar.
XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran Bartzelonako burgesiaren bizileku bilakatzen hasi zen, halere 1920ko hamarkada arte baserri giroko auzoa izan zen, baratza eta gune berde ugari zituelarik, hau Espainiako leku ezberdinetatik etorritako inmigrazioaren ondorioz berehala aldatu zen. Familibakarreko etxebizitzaz osatua izatetik auzoa etxolez betetzen hasi zen, aldiz, 1960ko hamarkadatik aurrera eta garaiko eraikuntzaren boomaren ondorioz bertan etxebizitza bloke handiak eraikitzen hasi ziren, egoera berri honek auzoaren izaera erabat aldatu zuen.