El secreto de sus ojos 2009ko Juan José Campanella argentinar zinema zuzendariaren filma da.
Filma, Argentinako eta Espainiako finantziazioarekin egindako koprodukzioa, 2009ko argentinar filmik arrakastatsuena izatea lortu zuen, eta Argentinako zinemaren historian diru gehien bildu duenetako bat izan zen, bi milioi eta erdi ikusle baino gehiagorekin. 2010ean, atzerriko film onenaren Oscar saria irabazi zuen bigarren film argentinarra izan zen, La historia oficial (1985) filmaren ondoren.[1][2]