El Lahun (arabieraz لاهون), El Fayum probintzian dagoen herrixka baten izena da, non Sesostris II.aren piramideak eta erregearen hil gurtzarako eraikinak eraiki zituzten langileen herrixkak osatutako multzoa dagoen, azken hau, piramidetik zortzirehun metrora, landatze eremuaren ertzean.
Piramidearen egitura, adobez eraiki zen, eta orain, bere hondakinak, oinarrian hareaz estalita daude. Eraikin batzuk, bota egin ziren, handik gertu trenbide bat eraiki zenean.