El Lisht (arabieraz اللثت), Kairotik hirurogeitamar kilometro hegoaldera dagoen herrixka baten egungo izena da. El Lisht inguruan, bi piramide handi eta nekropoli baten hondarrak daude, Egiptoko Inperio Ertainean datatuak daudenak.
Garaiko testuengatik, XII. dinastiako lehen faraoia izan zen Amenemhat I.ak, hiriburua, Amenemhat-ity-tauy izeneko hiri berri batetara eraman zuela ebazten da, "Amenemhat, Bi Lurren Jauna" esan nahi duena, edo Itytauy, eta, kokapen zehatza ezagutzen ez den arren, El Fayumeko errege nekropolitik gertu egongo litzatekeela uste da, El Lishten.