El laberinto del fauno (euskaraz 'Faunoaren labirintoa', ingelesezko izenburua: Pan's Labyrinth) 2006ko Guillermo del Toro zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen fantasiazko drama filma bat da. Bertan, Ivana Baquero, Doug Jones, Sergi López, Ariadna Gil, Maribel Verdú eta Alex Angulo aktoreek antzeztu zuten.
2006ko maiatzaren 27an Canneseko Zinemaldian estreinatu zen. Filmak 3 Oscar Sari irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Guillermo Navarro), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Eugenio Caballero eta Pilar Revuelta) eta Makillaje onenaren Oscar Saria (David Martí eta Montse Ribé). Bestalde, 3 BAFTA Sari eta 7 Goya Sari ere irabazi zituen.