Eleanor F. Helin

Eleanor F. Helin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEleanor Key Francis
JaiotzaPasadena1932ko azaroaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2009ko urtarrilaren 25a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ronald Helin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaOccidental College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta discoverer of minor planets (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Jet Propulsion Laboratory
Palomar behatokia
Jasotako sariak

Eleanor Francis Glo Helin (Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko azaroaren 19a - 2009ko urtarrilaren 25a) astronomoa izan zen.[1] 1980ko hamarkadan, International Near-Earth Asteroid Survey delakoa antolatu eta zuzendu zuen. NASAren Jet Propulsion Laboratoryaren Near Earth Asteroid Tracking programako ikertzaile nagusia izan zen. Iturri batzuek Eleanor Kay Helin izen-deiturez aipatzen dute.

Helinek aurkitu zuen 4015 Wilson–Harrington asteroidearen orbita; asteroide hori ezaguna da 107P/Wilson–Harrington kometa izenez ere.

Planetoide ugari aurkitu zituen. Berak bakarrik edo besterekin elkarlanean, 903 asteroide aurkitu zituen,[2] horien artean lehen bi Aton asteroide: 2062 Aton eta 2100 Ra-Shalom. 4660 Nereo eta 4769 Castalia Apolo asteroideak eta 3240 Laocoon eta 9969 Braille Amor asteroideak ere aurkitu zituen. Gainera, zenbait kometa ere aurkitu zituen, hala nola 111P/Helin–Roman–Crockett, 117P/Helin–Roman–Alu eta 132P/Helin–Roman–Alu kometa periodikoak.[3]

76 urte zituela hil zen.

  1. Angelo, Joseph A.. (2006). Encyclopedia of space and astronomy. Facts On File ISBN 978-1-4381-1018-9. PMC 242983410. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  2. «Minor Planet Discoverers» www.minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  3. (Ingelesez) «Eleanor Helin» The Planetary Society (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne