Matematikan, bereziki ordenaren teorian eta multzo teorian, (A,≤) multzo partzialki ordenatua izanik, a ∈ A elementua A-ren elementu maximoa da A edozein elementua baino handiago edo berdina bada; hau da, edozein x ∈ A elementurako, x ≤ a.
Elementu minimoa dualki definitzen da honela: a ∈ A elementua A-ren elementu minimoa da A edozein elementua baino txikiago edo berdina bada; hau da, edozein x ∈ A elementurako, a ≤ x.
(≤) Ordenaren erlazioaren antisimetria-erlazioak bermatzen du, elementu maximoa edo minimoa izatekotan, bakarrak direla.