Elezaharra edo kondaira ahozko edo idatzizko narrazio bat da, irudimen elementu gehiago edo gutxiago dituena eta, oro har, egiatzat pasarazi nahi dena edo, behintzat, egian edo egiazko konturen batean edo bestean oinarritua. Belaunaldiz belaunaldi igortzen da, ia beti ahoz eta, sarri, osagaiak aldatzen dira, zerbait kendu edo gehitu delako.