Elgera erreka

Elgera erreka
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′23″N 2°56′49″W / 43.239817°N 2.946842°W / 43.239817; -2.946842
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Arro hidrografikoaIbaizabal
IturburuaBilbo
Bokalea
()
Cadagua eta Bilbo

Elgera Bilbon dagoen erreka da, Ibaizabal-aren ibaiadarra dena.

260-320 tarteko altueran, Pagasarriko hegaletan, Iturrigorri auzoaren atzean jaioa, XX. mendearen hasieran lurperatu ondoren, Bilbo lurpean zeharkatzen du. Hori dela eta, askotan Iturrigorri, Errekaldeberri eta Larraskitu auzoak urez bete ditu, Abandoko Indalecio Prieto geltokian triskantza sortu eta Abandon eta Indautxun etxabeak gainezka jarri ditu. Nahiz eta 1995ean bere urak araztailera eraman, 2006an tunel bat eraiki zuten bokaleraino.

Elgera, Iturrigorri-tik behera doa, Errekaldeberritik pasatzen da eta Indautxu eta Casilda parke erditik jaisten da Euskalduna aldera, Ibaizabal ibaiarekin batzeko. Casilda Iturrizar parkean, altuera ezberdintasuna handia dela eta, bertako lakuak betetzeko probeste da[1].

  1. (Gaztelaniaz) Cenicacelaya, Javier. (1999-06-26). «El Ensanche de Bilbao de Alzola, Achúcarro y Hoffmeyer de 1876» Ciudad y Territorio Estudios Territoriales: 307–316. ISSN 2659-3254. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne