Elia Viviani (Isola della Scala, Verona, Italia, 1989ko otsailaren 7a) txirrindularitzan lehiatzen den atleta italiarra da, pistako Puntuaketa, Madison eta Omnium modalitateetan espezialista da; errepideko probetan ere aritzen da INEOS Grenadiers taldean 2022az geroztik. 2016ko Rio de Janeiroko omnium ekitaldian, txapeldun olinpikoa da[1].
Udako hiru Olinpiar Jokotan hartu zuen parte hiru domina lortuz, urrezkoa Rio de Janeiro 2016an eta brontzea Tokio 2020an, biak omnium proban eta zilarrezkoa Paris 2024an Madison proban. Horietaz gain Londres 2012koan seigarren postua proba berean[1].
2011 eta 2021 urteen artean, bost domina irabazi zituen Pistako Txirrindularitzako Mundu Txapelketan, eta 2008 eta 2019 urteen artean, hamabi domina irabazi zituen Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketan[1].
Errepidean, bost etapa irabazi zituen Italiako Giroan, bat 2015ean[2] eta lau 2018an[3]; hiru etapa irabazi zituen 2018ko Espainiako Vueltan[4], eta etapa bat, 2019ko Tourrean (Frantzia)[5]. Horrez gain, Europako Errepideko Txirrindularitza Txapelketan, bi domina irabazi zituen: urrezkoa 2019an eta zilarra 2017an, biak gizonezkoen errepide proban[6].