Elkar-blokeatze

Elkar-blokeatzea sistema eragileetan prozesu multzo baten edo sistema konkurrente bateko exekuzio harien blokeatze iraunkorra da. Hari hauek sistemako errekurtso bera lortu nahi dute. Prozesuen konkurrentziako beste arazo batzuetarako ez bezala, ez dago soluzio orokorrik elkar-blokeatzeak konpontzeko. Blokeatze guztiak, bi prozesu edo gehiagok bete ezin dituzten beharren ondorioz sortzen dira. Bizitza errealean, adibidez, arku eta geziekin jolasten diren umeekin konpara daiteke. Haur batek arkua hartzen du eta besteak gezia. Bietako inork ezin du jolastu besteak hartu duena askatu arte. Adibide gisa, bitez bi errekurtso lortu nahi dituzten bi prozesu. Lehen prozesuak errekurtso hauetako bat erabiltzeko baimena lortzen du ( errekurtso horren lock-a lortzen du). Beste prozesuak bigarren errekurtsoaren blokeoa lortzen du. Orain lehenengo prozesuak bigarren errekurtsoa lortu nahi du baina ezin du lortu bigarrenak blokeatuta bait du. Bigarren prozesuak berriz lehen baliabidea lortu nahi du, baina hau lehen prozesuak du blokeatuta. Kasu honetan elkar-blokeatzea gertatzen da, biak beste prozesuak baliabidea askatzearen zain bait daude lanean jarraitzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne