Elkarrekiko informazioa bi zorizko aldagaik partekatzen duten informazio kantitatearen neurria da informazio teorian. Beste modu batera esanda, zorizko aldagai bat aztertuz beste aldagaiari buruz lortzen den informazio kantitatea da. Bi aldagaien arteko mendekotasuna neurtzen du. Horrek guztiak entropiaren kontzeptua du oinarrian.[1]