Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | nazioarteko erakundea | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1949ko urtarrilaren 25a | |
Desagerpena | 1991ko ekainaren 28a |
Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua[1] (ELEK) (ingelesez: Council for Mutual Economic Assistance edo COMECON[2]) 1949an Sobietar Batasunak, beste herrialde komunista batzuekin batera sortu zen erakundea izan zen. Helburua herrialde sozialisten artean truke ekonomikoak eta komertzioa erraztea zen. Erakunde honen bidez, SESBek diru- eta teknologia-laguntza erraztu zien bere Estatu sateliteei.