San Eloi (latinezEligius ; Chaptelat, Limousin, 588 – Noyon, 660) Noyon-Tournaikoapezpikua izan zen, 641-660 urteetan. Urregina zen. Dionisio santuaren mausoleoa egin zuen, eta Klotario II.a eta Dagoberto I.a errege frankoen dirugin nagusia izan zen. Noyongo apezpiku izendatu ondoren, kristautze-lan handia egin zuen hango biztanleen artean; Solignaceko monasterioa sortu zuen (632), eta Frantziako iparraldeko kristau-fedearen zabaltzaile handiena izan zen. Urregin, zilargin eta forjarien patroia da, eta abenduaren 1a da haren jaieguna.