Elsa Artadi i Vila (Bartzelona, Katalunia, 1976ko abuztuaren 19a) ekonomialaria eta politikaria da. Pompeu Fabra Unibertsitatean ekonomian lizentziatu eta masterra egin ondoren, Harvardeko Unibertsitatean ekonomian doktoratu zen. 2006tik 2011ra Milango Bocconi Unibertsitatean irakasle aritu zen. Garai hartan, orobat, Munduko Bankuaren batzorde zientifikoko kide izan zen Casablancan; Mundu Bankuaren aholkulari, Washingtonen; eta European Economic Association elkarteko batzorde zientifikoko kide.
Artadi 2017ko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen Junts per Catalunya koalizio independentistaren hautes-kanpainako zuzendaria izan zen, bai eta zerrendakide independentea ere. 2018ko ekainaren eta 2019ko martxoaren artean, lehendakaritza-kontseilari izan zen, bai eta Gobernuaren bozeramaile Quim Torraren gobernupean.[1][2] Meritxell Budó-k hartu zituen Artadiren kontseilari- eta bozeramaile-postuak, 2019an.[2]