Eltzagor | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | friction drums with tied stick (en) ![]() |
Eltzagorra perkusiozko musika tresna bat da, zehazki esanda, igurzketa danbor bat.
Zilindro huts bat da, tamaina ezberdinak izan ditzakeena eta material ezberdinez egina egon daitekeena; eta haren muturretako bat mintz batek estaltzen du. Mintz horren erdia igarotzen duen hagatxo bat du, zurezkoa edo beste edozein materialekoa izan daitekeena. Batzuetan, hagatxo honen ordez soka bat erabiltzen da. Hagatxoa igurztean, eltzagorrak oso soinu baxu eta berezi bat eratzen du.
Espainian, eltzagorra, Eguberri jaietan oso musika tresna tipikoa da, sarri, gabon kanta eta kantu herrikoiei laguntzen.