Emakumea Antzinako Erroman

Emakume erromatarra

Antzinako Erromako emakume asko hiritarrak ziren, erromes edota Antzinako Erromako morroiek ez zuten pribilegio eta babes juridikoekin. Hala ere, erromatar gizartea patriarkala zen, eta emakumeek ez zuten bozkatzeko, herri-karguan edo armadan parte hartzeko eskubiderik.[1] Baina emakumeek jarduera politikoetan indar zuzena ez zuten arren, goi-mailako familiakoek negoziazio pribatuen bidez eragina izan zezaketen.[2] [3] Errepublikan zehar zenbait emakume eredugarriak izan ziren, hala nola, Kornelia Afrikarra, Grako anaien (Gaio Grako eta Tiberioi Grako) ama, eta Fulvia, txanpon erromatarretan azaldu zen lehen emakumea. Inperio garaian, enperadorearen familiako emakumeek botere politiko handia lor zezaketen, eta sarritan artean eta txanpon ofizialetan irudikatzen zituzten.[4]

Gizonezkoekin gertatzen den bezala, goi mailako emakumeen bizitza eta usadioen erregistroek behe mailakoenak estaltzen dituzte. Latinezko literaturan emakumeen eguneroko bizitzari buruzko egoerak azaltzen dira, beti ere, gizonekoen begietatik ikusita.[5]

  1. A.N. Sherwin-White, Roman Citizenship (Oxford University Press, 1979), 211 eta 268 orr.; Bruce W. Frier eta Thomas A.J. McGinn, A Casebook on Roman Family Law (Oxford University Press, 2004), 31–32 orr., 457, et passim.
  2. (Ingelesez) Milnor, Kristina. (2009). Women in Roman Historiography. Cambridge University Press, 278 or..
  3. (Ingelesez) Hanson, Ann Ellis. (1991). The Restructuring of Female Physiology at Rome, in Les écoles médicales à Rome: Actes du 2ème Colloque international sur les textes médicaux latins antiques, Lausanne, septembre 1986. Université de Nantes.
  4. (Ingelesez) Rawson, Beryl. (2010). Finding Roman Women. Blackwell, 325 or..
  5. (Ingelesez) Olson, Kelly. (2008). The Appearance of the Young Roman Girl,in Roman Dress and the Fabrics of Roman Culture. University of Toronto Press.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne