Emanuel Ungaro | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Emmanuel Matteotti Ungaro |
Jaiotza | Aix-en-Provence, 1933ko otsailaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris eta Parisko 7. barrutia, 2019ko abenduaren 21a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de Grenelle (en) ![]() |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | goi joskintza diseinatzailea, posta zigilu diseinatzailea eta moda-diseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris |
Jasotako sariak | ikusi
|
ungaro.com | |
![]() ![]() |
Emanuel Ungaro (Aix-en-Provence, 1933ko otsailaren 13a - Paris, 2019ko abenduaren 21a) frantses diseinatzailea izan zen. Hirurogeita hamarreko hamarraldiko moda-diseinatzaile handienetako bat.
Italiar jostun baten semea zen. Zenbait urtetan Cristóbal Balenciagaren Parisko lantegian aritu zen lanean. Kolore eta oihal estanpatuen nahasteka ausartarengatik nabarmendu izan zen batez ere: eskoziar jaka soineko loratuaren gainean erabiltzeagatik, adibidez, emakumearen emetasuna eta sentsualitate oldarkorra nabarmendu beharrez. Berak erabili zituen lehen aldiz soineko drapeatuak, eta italiar kulturaren eskulangintza tradizioari eusten saiatu izan zen beti. Bere estiloa oihal eta bordatuen aberastasunean oinarritzen zen, eta erreferentzia exotikoez hornitzen zuen sarritan, sortaldekoez gehienbat. 1996an, Ferragamo etxea erosi zuen. Ungaroren izena, goi-mailako joskintzako eta prêt-à-porter bildumekin ez ezik, lurrin eta osagarriekin ere lotzen da.