Emishi izena (japonieraz 蝦夷), Japonian (VII. mendea baino lehen 毛人 idatzia), Honshu uharteko ipar-ekialdeko biztanleak izendatzeko erabiltzen zen, gaur egun Tohoku eskualdea bezala ezagutzen dena. Eskualde honetako triburen batzuk, Japoniako Enperadoreen eta hauen gobernuaren aurka egin zuten Nara garaiaren amaieran eta Heian garaiaren hasieran. Egungo historialariren batzuk, emishiak, Jomon kulturaren ondorengoak eta ainuekin lotuak zeudela diote. Yamatoko biztanleen eta emishien arteko ezberdintasun etnikoari buruz ez dago zalantzarik, emishiek, akademikoek berregiterik izan ez duten hizkuntza oso ezberdin bat zuten.