Empire of the Sun (euskaraz Eguzkiaren Inperioa) 1987ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren gerra drama filma bat da. J. G. Ballard idazlearen Empire of the Sun eleeberrian oinarritua dago. Bertan, Christian Bale, John Malkovich, Miranda Richardson eta Nigel Havers aktoreek antzeztu zuten.
Filma sei Oscar Sarietarako izendatua izan zen, nahiz eta azkenean haietako bat bakar bat ere irabazi ez izan. Hiru BAFTA Sarietarako izendapenak eta bi Urrezko Globo Sarietarako izendapenak ere jaso zituen.