Enbata (alderdi politikoa) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | Eusko abertzaletasuna, sozialdemokrazia, Europar federalismoa eta internazionalismoa |
Agintea | |
Lehendakaria | Ximun Haran |
Prentsa-organoa | Enbata (aldizkaria) |
Historia | |
Sorrera | 1963ko maiatzaren 15a |
Desagerpena | 1974ko urtarrilaren 30a |
Enbata Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale bat izan zen, Enbata aldizkariaren inguruan sortua. Berez, Iparraldean osoki sortu eta egituratutako lehenbiziko alderdi politiko abertzalea izan zen.[1][2]
1963ko apirilaren 15ean sortu zen, Aberri Eguna Iparraldean lehenbizikoz ospatu zen datarekin batera. Alderdiaren zazpi sortzaile historikoak hauek izan ziren: Ximun Haran, Mixel Labéguerie, Piarres Larzabal, Jakes Abeberri, Mixel Burukoa, Jean-Louis Davant eta Mixel Epherre.
1974ko urtarrilaren 30ean, Raymond Marcellin barne ministroaren arabera, ETArekin balizko lotura zuelakoan, Frantziako Gobernuaren dekretu batek deseginarazi zuen.