Energia-momentu tentsorea, energiaren eta momentuaren dentsitatea eta fluxua deskribatzen dituen magnitude fisiko bat da espazio-denboran. Materia, erradiazio eta grabitazio gabeko indar-eremuen atributua da. Dentsitate eta energia- eta momentu- fluxu horiek, erlatibitate orokorreko Einstein eremuko ekuazioen iturri dira. Hau da, grabitazio newtondarrarekin analogia bat eginez, energia-momentu tentsoreak masa-distribuzioaren papera beteko zuen ekuazioetan. Einsteinen ekuazioetan honela txertatzen da: