Enerhodarreko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 28 – martxoak 4 | ||
Lekua | Enerhodar, Zaporizhia Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 47°29′56″N 34°39′21″E / 47.4989°N 34.6558°E | ||
Egoera | Errusiak irabazi | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Enerhodarreko gudua –momenturen batean, Enerhodarreko setio modura ere ezaguna– Errusiako Indar Armatuen eta Ukrainako Indar Armatuen arteko gudu bat izan zen, 2022an Ukrainak izandako Errusiaren inbasioaren testuinguruan eta Hegoaldeko Ukrainako erasoaldiaren parte bezala, non Zaporizhia Oblasteko Enerhodar hiriaren kontrola helburu zen. Enerhodar, halaber, Zaporizhiako Zentral Nuklearraren kokapena da, energia nuklearretik eratorritako herrialdearen elektrizitatearen ia erdia eta Ukrainan sortzen den elektrizitate osoaren bostena baino gehiago sortzen duena,[1] bai eta inguruko zentral termikoarena ere.