Enfant terrible

Enfant terrible (euskaraz Haur izugarria) frantsesezko lokuzioa da, jatorriz helduei eta bereziki euren gurasoei itxuraz xaloak baina sarritan deserosoak diren galderak egiten dizkien umeei deitzeko erabiltzen dena. Gerora izendapen honen esanahia zabaldu egin da eta gaur egun gizarteko edozein ataletan bere galdera edo jokamoldeen bidez ezarritako edo ohiko jokamolde eta arauetatik at doazenei deitzeko erabiltzen den izendapena ere bada.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne