English kostaldea | |
---|---|
Mota | Itsasertz eta hondartza |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 73°30′S 73°00′W / 73.5°S 73°W |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
English kostaldea (ingelesez: English Coast) Antartikako penintsularen mendebaldeko kostalde zati bat da (Palmer Lurraldearen hegomendebaldeko muturra), Buttress nunatakak, Rymill kostaldearekin muga egiten duena eta Rydberg penintsularen artean, azken hau penintsula antartikoaren hegomendebaldeko muturra, 2009an Antartikan Ikertzeko Batzorde Zientifikoak definitu zuena eta Ellsworth Lurraldeko Bryan kostaldeagandik banatzen duena.
Antartandeek English kostaldea penintsula antartikoaren ekialdeko ertzean dauden kostaldeak diren Black kostaldea eta Lassiter kostaldeagandik banatzen dute. Jurgi VI.a itsasarteak English kostaldea Alexandro I.a uhartetik banatzen du. Kanalean Eklund uharteak daude. Ronne badian, Bellingshausen itsasoan English kostaldearen parean Spaatz uhartea, Smyley uhartea, Sims uhartea eta Case uhartea daude.
English kostaldea airetik aurkitu zuen 1940ko abenduan Finn Ronnek, C. R. Eklundek eta Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Antartikoko beste kide batzuek. Bere izena Robert English kapitainaren omenez jaso zuen, Richard Evelyn Byrdek 1933 eta 1935 artean egin zuen espedizioko kide bat zena.