Enkarterriko billano

Enkarterriko billanoa
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Euskal Herria
SinonimoakAlano, txato, mezo

Enkarterriko billanoa[1] (montañesez: "mezo") Euskal Herriko bertako txakur arraza bat da[2]. Gaur egun bere zabalpen gunerik garrantzitsuena Bizkaiko Enkarterrietan badago ere, Arabako iparraldera zabaltzen da ere.

Zakur honen banaketa Kantabriako ekialdera zein Burgosko probintziaren iparrera heltzen da aldi berean, hau da, gutxi gorabehera behi montxinaren banaketarekin bat dator.

Arraza honen erabilera ohikoa mendiko behiak zein behi suharrak gobernatzeko izan bada ere, gaur egun indarra dauka ere zakur Billanoak ehiza larria harrapatzeko erabilera ere, basurdea bereziki. Nahiko ospe eta estimua hartu dute lantegi honetan azken hamarkadetan.

1997 urtean sortu zen Enkarterriko Billanoaren Elkarte Nazionala, eta 2003. urtetik arraza-izendapen ezagutua du EAEn. Hala ere, billanoa ez dago Nazioarteko Federazio Zinologikoaren nazioarteko arraza sailkapenean. Elkarteak 2020an egindako errolda batean, 319 animalia zertifikatutako zerrenda egin zuen, zeinetarik 81 ugaltzeko gauza ziren[3].

  1. «AGINDUA, 2018ko otsailaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Enkarterriko billanoa arrazaren erregelamendu espezifikoa onartzen duena» www.euskadi.eus (EHAA) (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. Miguel Fernández Rodríguez, Mariano Gómez Fernández, Juan Vicente Delgado Bermejo, Silvia Adán Belmonte, Miguel Jiménez Cabras (editors) (2009). Guía de campo de las razas autóctonas españolas (in Spanish). Madrid: Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino. ISBN 9788449109461.
  3. «Cierra el registro fundacional de los villanos» www.ladridos.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne