Enrique Moreno Plaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Unión, 1906ko azaroaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Kantauri, 1937ko martxoaren 5a (30 urte) |
Heriotza modua | : naufragioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela eta militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Itsas Gudarostea |
Gradua | ontzi-teniente |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Matxitxakoko itsas gudua |
Enrique Moreno Plaza (La Unión, 1906ko azaroaren 9a- Bizkaiko golkoa, 1937ko martxoaren 5a) espainiar merkataritzarako itsasgizona izan zen. Bilboko Compañía Naviera Euzkera praktikak egin ondoren, 1929an pilotu bilakatu zen. Euskal-Erria eta Hispania bakailao-ontzietan lan egin zuen.[1]
Espainiako Gerra Zibila piztu zuenean baimenean bazegoen ere, itzuli eta Vendaval bouean aritu zen (Nabarra berrizendatua). Teniente bilakaturik, zenbait ekintzatan parte hartu zuen.[2] Matxitxakoko itsas guduan Nabarra bouaren kapitaina zen. Canarias gurutzaontziari aurre egin baina zauritua izan zen. Ebakuatzeko agindua eman baina Ambrosio Sarasolarekin batera itsasontzian gelditzea erabaki eta Nabarrarekin hondoratu zen.