Entropia (S ikurraz adierazi ohi da) orekako sistema termodinamikoen propietate estentsibo bat da. Oreka egoeran sistemak izan dezakeen mikroegoera (azpiegitura) kopurua eta azpiegitura horietako bakoitza izateko duen probabilitatea zenbatesten du. Entropia sistema baten antolaketa gradu moduan edo sistemaren barne energiaren aldaketaren eta tenperatura aldaketaren arteko erlazio moduan uler daiteke.
Sistema isolatuetan entropiaren balioa handitzen da sistemak modu naturalean prozesu bat jasaten duenean. Kontzeptu hau prozesuen itzulezintasunak aztertzeko erreminta erabilgarria da.
Entropia fisika eta ingeniaritzan erabiltzeaz gain, informatikan eta matematikan ere azaltzen den kontzeptua da, eta arlo hauetan guztietan entropia ondorengo ekuazioak neurtzen du:
Non: