Ephemeroptera

Efemeropteroak
Karbonifero berantiar-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


[1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
Ordena Ephemeroptera
Hyatt & Arms, 1891

Ephemeroptera (antzinako grezieraz: εφημερος, ephemeros = "iraupen gutxiko" (hitzez hitz "egun batekoa"), πτερον, pteron = "hegoa", helduen bizi laburrari erreferentzia eginez), euskaraz efemeropteroak eta maiatz-euliak deituak[2], Pterygota azpiklasearen barneko intsektu ordena da. Gazte-formak (ninfak) ur gezatakoak dira, eta urte bat eta gehiago bizi daitezke. Imagoak, hegodunak eta gorputz hauskorrekoak, oso denbora laburrez bizi dira, ordu gutxi batzuk zenbaitetan[3]. Antzina palaeoptera talde parafiletikoaren barnean sartzen ziren, burruntzi eta sorgin-orratzekin batera.

  1. H.V. HOELL, J.T. DOYEN eta A.H. PURCELL: Introduction to Insect Biology and Diversity, 2nd ed. Oxford University Press
  2. Ephemeroptera Euskalterm. Euskara.euskadi.net
  3. Fernando Pedro PEREZ: Euskal Herriko intsektuak: kilkirrak, matxinsaltoak eta txitxiburduntziak[Betiko hautsitako esteka] Euskomedia.org

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne