Epikteto | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hierapolis, 50 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Nikopolis, 138 (87/88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Gaius Musonius Rufus |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta idazlea |
Mugimendua | Estoizismoa |
![]() ![]() ![]() |
Epikteto, (latinez: Epictetus; antzinako grezieraz: Ἐπίκτητος, Epíktētos ; c. 55-135) filosofo estoiko nabarmena izan zen. Frigiako Hierapolisen[1] esklabo jaioa, Erroman bizi izan zen. Bertan, estoikoen doktrina hartu eta askatasuna lortu ondoren, Greziako Nikopolis hirira erbesteratu behar izan zuen. Bertan, eskola estoiko bat sortu eta zuzendu zuen, hil zen arte. Filosofia bizimodu bat dela irizten zuen eta horrela, bere irakaspen gehienek bizitzan nola jokatu behar den erakusten dute. Historian zehar, eta baita gaur egun ere, garrantzi handiko pentsalaria izan da etika arloan.