Epitalamio

Epitalamioa edo Eztei kanta, ezkontza-kantu liriko bat da, Antzinako Grezian sortua eta ondoren Antzinako Erroman imitatua. Epitalamio hitza antzinako grezieratik dator, ἐπι (epi, «ondorengo honen gainean») eta θάλαμος (thalamos, «eztei-ohea»), hau da, «eztei-ohean». Oro har, gazteek osatutako abesbatzak ezkonberrien gelako atearen aurrean abesten zuen. Ahotsak txirulez eta beste musika tresna leunez laguntzen zituzten. Epitalamioak konposatu zituztenen artean, Greziako Safo eta Kalimako, eta Erromako Katulo daude.[1]

  1. Hasieran2. (2015-10-10). «Hasieran: Jaun Baruak» Hasieran (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne