Ikasketa automatikoa eta Datu-meatzaritza |
---|
Erabaki-zuhaitzen bidezko ikaskuntza eredu iragarle moduan erabaki-zuhaitza erabiltzen duen teknika da. Estatistikan, datu-meatzaritzan eta ikasketa automatikoan asko erabiltzen den eredu iragarlea da. Erabaki-aldagaia (edo klase-aldagaia) diskretua denean (balio kopuru finitua hartzen duenean) erabaki-zuhaitzak sailkatze-zuhaitz izena hartzen du eta jarraia denean (aldagaiak balio erreala hartzen duenean), erregresio-zuhaitz izena.
Artikulu hau datu-meatzaritzan erabiltzen diren erabaki-zuhaitzei buruzkoa da.