Erakustazoka

LinuxWorld en erakustazoka Bostonen, 2006.

Erakustazoka produktu berriak aurkezteko prestatutako eraikin edo barruti batean egiten den erakusketa da.[1] Erakustazokek paper garrantzitsua betetzen dute merkataritzan, eta merkatuko sektoreetan negozio-harremanak ezartzean. Pertsonek bertan beste pertsona eta konpainia batzuk ezagutu nahi dituzte hornidura-katearen segmentu berean, lehiakideen berritasunak behatu nahi dituzte, eta balizko hornitzaile edo erosleekin harremanetan jarri nahi dute. Hedaduraz, hitza merkataritza-helburuarekin produktu-erakusketak egiteko leku edo eraikina izendatzeko erabiltzen dute.[2]

  1. Euskalterm: [Merkataritza eta Marketina Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2012]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne