Erditze goiztiar | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | obstetric labor complication (en) jaiotza |
Espezialitatea | Ginekologia eta obstetrizia |
Sortzen du | preterm infant (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | O60.1 |
GNS-9 | 644 eta 765 |
DiseasesDB | 10589 |
MeSH | D047928 |
Gizakiengan erditze goiztiarra, medikoki, haurdunaldiko 37.astea baino lehen jazotako erditzeari deritzo, haurdunaldi gehienek 37 aste baino gehiago irauten baitute[1], azken menstruaziotik kontatzen hasita[2]. Jaiotza goiztiarra, herrialde gehienetan, jaiotzen diren % 6-12 haurretan gertatzen da. Haurdunaldia zenbat eta laburragoa izan, orduan eta handiagoa da konplikazioen arriskua. Garaia baino lehen jaiotzen diren haurtxoek bizitzako lehen urteetan hiltzeko arrisku handia dute, baita osasun-arazo larriak garatzeko, hala nola garuneko paralisia, biriketako gaixotasun kronikoak, urdail-hesteetako arazoak, adimen-atzerapena, ikusmenaren eta entzumenaren galera edota Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea.
Jaiotze goiztiarra eragiten duten hainbat faktore ezagun dauden arren, mota honetako jaiotza guztien ia erdietan zaia da arazoaren erroa aurkitzea. Baldintzek ahalbidetzen dutenean, jaiotza goiztiarra atzeratzen saia daiteke, haurdunaldiak amaierara arte jarraitu eta horrela haurtxoak osasun onarekin bizirauteko dituen aukerak areagotu ahal izan ditzan. Baina, egun, ez dago metodo fidagarririk erditze goiztiarra geldiarazi edota prebenitzeko.
Jaiotza goiztiarra ematen bada, haurra Zainketa Intentsiboen Unitate Neonatologikora eramaten da. Bertan, inkubagailuetan jartzen dira. Inkubagailua plastikozko sehaska itxi bat da, haurrari tenperatura eta inguruneko hezetasun kontrolatuari dagokionez giro egoki bat ematen diona, honela kanpoko ingurumen-faktore eta jaioberriaren egonkortasun termikoa arriskuan jartzen duten berezko prozesu fisiologikoez babestuz. Haurra ahalik eta gutxien mugitzen saiatu behar da, germenekiko esposizioa mugatu eta honen energia ahalik eta gutxien galtzeko. Kasu batzuetan, oxigenoz aberastutako atmosfera bat erabili behar izaten da ere, baina ahal bada saihestu egin behar da, bigarren mailako ondorio kaltegarriak eragin baititzake. Adibidez, erretinopatia oxigeno kontzentrazio handiengak sortzen dituenak. Haur goiztiarrei, ospitaleak ematen dituen etengabeko zainketa intentsiborik behar ez dutenean ematen zaie alta.