Eric Richard Kandel (Viena, 1929ko azaroaren 7a) austriar-estatubatuar psikiatriako sendagile espezialista, neurozientifiko eta irakaslea da. 2000ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Arvid Carlsson eta Paul Greengardekin batera neuronetan memoria gordetzeko oinarri biologikoa ikertzeagatik.
Vienan jaio zen jatorri juduko familia batean eta 1939an Estatu Batuetara iritsi zen naziengandik ihesi. New Yorkeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan ikasi zuen. Bere ikerketak psikologiaren eta neurologiaren arteko harremanean eta adimenaren oinarri biologikoetan oinarritu ziren.
Biokimikako eta biofisikako irakaslea izan zen Columbiako Unibertsitatean.