Erik Gorriaren Lurraldea

Erik Gorriaren Lurraldea
Geografia
HiriburuaMyggbukta (en) Itzuli
73°29′28″N 21°32′26″W
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional
Haakon VII.a Norvegiakoa
Helge Ingstad (en) Itzuli
Demografia
Historia
Sorrera data: 1931ko ekainaren 27a
Bestelako informazioa

Erik Gorriaren lurraldea (norvegieraz: Eirik Raudes Land) izena eman zioten norvegiarrek 1930eko hamarkadaren hasieran Groenlandiako ekialdean zegoen eta Norvegiak okupatutako lurralde bati. Erik Gorriaren omenez jaso zuen izena, Groenlandiako lehen kolonia bikingoen sortzailea X. mendean.

Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorrak atzera bota zituen Norvegiaren asmoak 1933an, eta, beraz, herrialde horrek bertan behera utzi zuen lurraldearen erreklamazioa.

Inuitak 1823an desagertu ziren eta 1931ean ingurua hutsik zegoen eta Norvegiako hiru establezimendu zituen (Jonsbu, Myggbukta eta Antarctic Havn).

Norvegiako bandera altxatzea Myggbuktan, Eirik Raudes Land.



From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne