Erika urakana | |
---|---|
Category 1 hurricane (en) ![]() | |
![]() ![]() | |
Ozeano arro | Ozeano Atlantikoa |
Honen parte da | 2003 Atlantic hurricane season (en) ![]() |
Denbora-tarte | 2003ko abuztuaren 14a - 2003ko abuztuaren 17a |
← Tropical Depression Seven (en)
![]() Tropical Depression Nine (en) ![]() | |
Kokaleku | Florida Mexiko Texas |
Mantendutako gehienezko haizea | 120 km/h (65 kn) , 1 minutu |
Presio atmosferikorik baxuena | 988 mbar |
Pertsona hilak | 2 |
Kalteen kostua | 10.000 $ (2003) 12.000 $ (2013) |
Erika urakana Mexikoko ipar-ekialdea jo zuen 2003ko Atlantikoaren urakan denboraldian abuztuaren erdialdean.
Erika zortzigarren zikloi tropikala izan zen, bosgarren ekaitz tropikala eta denboraldiko hirugarren urakana. Hasiera batean, Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) ez zuen urakan mailan sailkatu, izan ere, 115 km/h maximoko indarra aurreikusten zutelako; baina, ondoren, informazioa aztertu ostean, Saffir-Simpson urakanaren eskalan 1 kategoria eman zioten.
Ekaitza presio txikiko eremu ez tropikal batetik sortu zen, eta, Mexikoko Golkoan garatu zen bost egunean, abuztuaren 14an. Presio handiko sistema baten eraginpean, Erikak azkar jo zuen mendebaldeko norabidean, eta indar handiagoa lortu zuen horretarako baldintzak eman zirelako. Mexikoko ipar-ekialdean urakan gisa jo zuen, azkar lurreratu zenean, abuztuaren 16an.