Erizaintza

Erizaintzan, gaixoak zaintzeaz gainera, osasunaren aldeko prebentzio lanetan ere jarduten da. Irudian, erizaina txerto bat jartzen.

Erizaintza, modu autonomo eta medikuekin lankidetzan, medikuntzaren arlo eta jardueretan lan osagarriak burutu eta gaixo eta ezinduen zaintza helburutzat dituen diziplina eta lanbidea da. Erizaintzan jarduten duten profesionalei erizain deritze. Gaixoak zaindu eta kontrolatzeaz gainera, erizainek osasunaren sustapenerako lanak ere egiten dituzte, prebentzio edo osasunaren administrazio lanetan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne