Errotazioa bi noranzkotan eman daiteke. Erloju orratzen noranzko bereko errotazioa eskuinera bira egiten duena da, hau da: goitik eskuinera, gero behera eta azkenik gora berriro. Aurkako birari, erloju orratzen kontrako noranzkoa deritzo.
Batzuetan ez da "noranzko" hitza sartzen eta erloju-orratzen kontra (EOK) edo erloju-orratzen arabera (EOA) erabiltzen da soilik[1].