Erramu Igandea | |
---|---|
![]() | |
Data | |
Data | Pazko Igandea − 7 egun |
2024 | Martxoaren 24 |
2025 | Apirilaren 13 |
2026 | Martxoaren 29 |
Eliza Katolikoan, Erramu Igandea Aste Santuko lehen eguna da. Izena Jesus Nazaretekoa Jerusalenera sartu zeneko ebanjelioko pasartetik dago, non jendetzak Jainkoaren Seme moduan jaso zuen, zuhaitz adarrak eskainiz. Erramu igandeko ohitura moduan Euskal Herrian erramu adarrak eramaten dira elizara egun horretan bedeinkatuak izan daitezen. Beste leku batzuetan olibondoko nahiz palmondoko adarrak eramaten dira.