Errealismo artistiko

Egun on, Courbet jauna, 1854an Gustave Courbetek egindako margolan errealista.
Annibale Carracci, Harategia, 1580 inguruko margolana.

Errealismo artistikoa esanahi desberdinak izan ditzakeen kontzeptua da: korronte idealisten eta erromantikoen aurreko erreakzio moduan sortu ziren arte-mugimendu batzuk izan daiteke, batetik; zentzu horretan XIX. mendean Frantzian Errealismo literarioa eta margolaritza errealista sortu ziren.[1] Modu orokorrago batean, bestetik, jarrera estetiko bat definitzen du, arte eta errealitatea identifikatzeko joera, alegia; azken honen arabera arteak errealitatea imitatu nahi du. Azken zentzu horretan errealismoa une eta garai desberdinetan agertu da.

  1. https://www.hiru.eus/eu/arte/la-pintura-realista

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne