Erregistro akashikoak

Rudolf Steiner
Edgar Cayce
Rudolf Steinerrek eta Edgar Caycek erregistro akashikoetarako sarbidea aldarrikatu zuten.

Erregistro akashikoak, Teosofia eta Antroposofiaren arabera, arima bakoitzaren karma eta berraragitzeei buruzko informazioa metatzen den unibertsoko toki bat izango litzateke. Arimaren liburutegia gisa ere deskribatua izan da.[1]

Nolabait, erregistro horiek iraganean, orainean edo etorkizunean emango diren gertaera, pentsamendu, hitz, emozio eta asmo unibertsal guztiak (informazio unibertsala) biltzen dituzte. Erregistroetan entitate eta bizimodu guztien informazioa bilduko litzateke, ez soilik gizakiari dagokionez. Teosofoen ustez erregistro horiek existentzia ez-fisikoaren plano batean kodetuta daude, plano mentala bezala ezagutzen dena, alegia.

Kontzeptua sekten munduan eta sasizientzietan oso erabilia izan da.

  1. https://web.archive.org/web/20221014140748/https://urolakosta.hitza.eus/2012/03/16/ahalmenaren-gurpila-hitzaldia-izango-da-larunbatean/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne