Errei[1][2] bat ibilgailuek zirkulatzea ahalbidetzen duen galtzadaren banaketa paraleloa edo bide zatia da. Normalean, errepidean margotutako markek, balizek, konoek, iltzeek eta abarrek mugatzen dute[3]. Motozikletez bestelako automobilen ilara batek zirkulatzeko adinako zabalera du, eta luzetarako bide-markek zedarri dezakete.
Lerro[4] ere erabili izan da, baina nahasgarri izan daiteke[5], erreiak banatzeko erabiltzen diren bide-markak baitira (lerro etena, lerro etengabea...).
↑2007an Euskaltzaindiak lerro hobesten zuen, errei hitzaren kaltetan (Euskaltzaindiaren 148. araua), baina erabilera kontutan hartuta, egungo Hiztegian ez da “hobe” (h.) ageri.
↑ AGINDUA, 2007ko uztailaren 12koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bide-zoruak neurtzeko araua onartzen duena.